Atzo baino zertxobait argiagoa izango da asteazkena, zerua tarteka hodeitsu egongo baita; noizean behin, ordea, euritara joko du. Adi egon beharko zaio elurrari, AEMETek 600 metroren bueltan kokatu duelako kota, baina Euskalmetek 1.000 metroan kalkulatu du. Haizea hego-mendebaldetik ariko da, azken egunetan baino lasaiago, baina bolada gogor batzuk izateko aukerarekin. Tenperaturen tartea 2 eta 7 gradu artean besterik ez da mugituko.
Antzeko giroarekin azalduko zaigu osteguna, zeru hodeitsuekin eta euria egiteko aukerarekin. Haizean ez da aldaketa askorik egongo, hego-mendebaldean finkatuta mantenduko delako, bolada gogorrekin. Aldaketarik handiena arlo termikoan etorriko da, maximoek dezente egingo dutelako gora: 6 eta 16 gradu arteko aldea izango dute hiriburuan.