Gaur ere zerua oso hodeitsu egongo da, eta batez ere arratsaldean zaparrada trumoitsuak botako ditu. Elur kota 1.000 metro inguruan kokatuko da. Hego-mendebaldeko haize zakarra egongo da: goizeko bederatziak arte haizeagatiko abisu horia indarrean egon da. Kasurako, Beluntza (Urkabustaiz) 102 km/h-ko abiadura neurtu dute. Termometroari dagokionez, Gasteizen tenperaturak 3 eta 11 gradu artekoan egon dira.
Bihar zerua tarteka hodeitsu egongo da, erdi eta goi mailako hodeiekin. Euskalmeten arabera, euri txikia egingo du. Eolo setatsu mantenduko da, hego osagaian, bolada oso gogorekin. Elur kota 600 metrora jaitsi daitekeela dio AEMETek —Euskalmetek, berriz, 1.000 metroan mantendu du—. Hotza nabaria izango da, galinstanoa 1 eta 6 gradu artean baino ez baita mugituko.