Jaurlaritzak ikuskatzaileak jarriko ditu kanpalekuak gainbegiratzeko

Juanma Gallego 2026ko urtarrilaren 26a

Bernedoko auziaren gaineko bide administratibo eta judiziala abian dira. Argazkia: UDALEKUAK.EUS

Aldez aurretik abisatu gabeko ikuskapenetan, araudia betetzen dela ziurtatuko dute. 

Eusko Jaurlaritzak ikuskatzaile bana jarriko du EAEko lurralde bakoitzeko kanpalekuetan araudia betetzen dela ziurtatu aldera, Adrian Lopez Saratxaga Gazteria zuzendariak gaur iragarri duenez.

Jaurlaritzak berak ohar batean ezagutzera eman duenez, Herri Irratian egindako elkarrizketa batean Lopez Saratxagak adierazi du "Bernedoko kanpalekuan gertatutakoa berriro gerta ez dadin" hartu dutela neurria. Besteak beste, ikuskatzaile horiek kanpalekuak "ezkutuan egiten dituzten erakundeak bilatuko dituzte", eta, bide beretik, baimena eskatu duten erakundeen gaineko zaintza egingo dute ere. Jaurlaritzaren plataforman egongo den online inprimaki bakarra egongo da jarduera horiek egiteko baimena eskuratzeko. 

Bernedoko kanpalekuen deialdia egiten duen elkarteak bere webgunean uda honi begirako deialdia argitaratu dela jakin bezain pronto, Jaurlaritzak gutun bidez gogorarazi dio adigabeekin egindako jardueraz gutxienez 30 egun aurretik komunikatu behar direla. Gutunean elkarteari ohartarazi diote administrazio espediente bat izapidetzen ari diotela, eta prozesu judizial bat ere abian dela, kanpaleku horren gaineko 21 salaketa jaso eta gero.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago