⛅ EGURALDIA

Haize indartsua, eta euria

Juanma Gallego 2026ko urtarrilaren 26a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Tenperaturak bere horretan mantenduko dira, eta batez ere arratsaldean euria egin dezake.

Zeruek hodeituta jarraituko dute, batez ere arratsalde eta gau partean. Euria egiteko aukera bereziki ordu horien bueltan handiagoa izango da. Elur kota 1.100 metroan kokatu dute goizaldean, baina gero gora egingo du. Hego eta hego-mendebaldeko haize indartsua izango dugu —Bizkai eta Gipuzkoarako abisu horia eman dute, eta alerta laranja itsasalderako—. Tenperatura freskoak mantenduko dira: hiriburuan 3 eta 10 gradu arteko aldea izango dute.

Biharko, euri gehiago espero da, prezipitazio txiki eta ertainekin. Egunean zehar elur kota 1.200 metro ingurura egongo da, baina gauean 800 metrora jaitsiko da. Eolok haserre jarraituko du, nagusiki hego mendebaldeko osagaian finkatuta. Tenperaturak 3 eta 12 gradu artean mugituko dira, baina sentsazio termikoa -1 gradura iritsiko da beheko koskan.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago