Europako Legebiltzarrak Mercosur akordioa gelditu arren, kalera irten dira gaur Arabako nekazariak eta abeltzainak, eta gainera, bat egin dute UAGA eta Ataca elkarteek mobilizazioetan. Gaur bertan, traktoreak Eusko Jaurlaritzara eramango dituzte, eta ostegunean, berriz, Espainiako Gobernuaren ordezkaritza aurrean elkartuko dira.
Mercosurreko akordioa behin betiko deuseztatzeko aldarriarekin batera, Solariak iragarri berri duen beste 19 parke fotovoltaikoen aurkako jarrera argi utzi nahi dute Arabako nekazari eta abeltzainek. "Solariak gure lurra berenganatu nahi du bere negozioetarako eta bitartean, administrazioek alfonbra gorria jartzen diete hori lortzeko", salatu du UAGAk. "Konpainia energetiko guzti hauek lehen sektorea gutxietsi egiten dute eta gu guztion bideragarritasuna arriskuan jartzen dute", gaineratu du sindikatuak.
Abeltzaintza kolpatzen ari diren gaitzen aurrean administrazioaren kudeaketak ere lehen sektorearen haserrea piztu du. Hala, dermatosi nodular kutsakorrarekin zenbait administrazioren "kudeaketa txarraren erruz", abeltzaintzako baserrien etorkizuna kolokan jarri dutela esan du UAGAk