⛅ EGURALDIA

Ziurgabetasun handia elurraren inguruan

Juanma Gallego 2026ko urtarrilaren 23a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Bai Euskalmet zein AEMET bat datoz elurra izango dugula iragartzean, baina oso kota desberdinetan.

Zeru hodeitsu tarte oso hodeitsuekin iragarri ditu Euskalmetek, baina AEMETek goizean bederen hodei gutxi egongo direla dio. Elur kota 1.000 metroren bueltan egongo da, eta gauean gehiago jaitsiko da. Hego mendebaldeko haize biziak bolada gogorrak izango ditu —abisu horia eman du EAEko agentziak—. Egunaren tarte termikoa 3 eta 10 gradu artean ibiliko da Gasteizen.

LAR Asteburuari begira, bi agentziak bat datoz zeru hodeitsuak iragartzean. Bereziki igandean egongo da aukera gehien prezipitazioa izateko, eta hori elur gisa ere izan daiteke. Euskalmetek 1.000 metro behera kalkulatu du elur kota, baina AEMETek larunbatean 400 metroan ezarri du koska hori. Eolok indartsu segituko du, eta tenperaturen tartea, Gasteiz erreferentzia hartuta, 0 / 7 eta 3 / 11 izango da.

 

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago