⛅ EGURALDIA

Egunaren erdialdean bederen, eguzkitsu

Juanma Gallego 2026ko urtarrilaren 20a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Hotza mantenduko da, eta izotzari adi egon beharko zaio. 

Lehen orduetan lainoa izango dugu, baina ortzia nahiko garbi geratuko da —goizean bederen— horiek altxatzean. Azken orduetan, baina hodei gehiago izango ditugu. Hegoaldeko haizea ariko da, eta batez ere arratsaldean indar gehiagorekin joko du. 0 eta 10 artean kulunkatuko da galinstanoa, baina -2ºC-ra arteko sentsazio termikoa izango dugu hotz gehien dagoenean.

Arratsaldean pilatutako hodei horiek asteartean geratuko dira, eta inoiz zaparradak izango ditugu ere, batez ere egunaren bigarren partean. Eolo bezperan bezala arituko da, hego-mendebaldetik, eta arratsaldean bolada gogorrak izateko arriskuarekin. Minimoak dezente igoko dira, 5 eta 11 gradu arteko alde termikoa geratuko zaigularik.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago