⛅ EGURALDIA

Oraindik busti dezake

Juanma Gallego 2026ko urtarrilaren 19a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Ostarteak izanda ere, euri txikia izango dugu noizbehinka, batez ere arratsaldean.

Lehen orduetan oraindik euri pixka bat izango dugu, baina ondoren, hodeiak mantenduko badira ere, ateri eutsiko du. Arratsaldean, ordea, beste fronte txiki bat izango dugula aurreratu du Euskalmetek, euri pixka bat uzteko aukerekin. Eolo mendebaldetik arituko da, eta iparraldetik arratsaldean. Tenperaturak 1 eta 11 gradu arteko tartean egongo dira.

Asteartean lanbro eta lainoak agertuko dira, eta, arratsaldean ostarteak zabalduko badira ere, egunaren amaieran berriz ere hodeiak ugarituko dira. Hego-mendebaldeko haizea izango dugu, egunaren bigarren partean bolada gogorrak izango dituena. Errepidean izotzari adi egon beharko zaio, Gasteiz erreferentzia hartuta, -1 eta 10 gradu arteko alde termikoa espero baita.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago