⛅ EGURALDIA

Goibel, baita asteburuan ere

Juanma Gallego 2026ko urtarrilaren 16a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Zeru hodeitsuekin hasiko da ostirala, eta hori izango da asteburu osoko giro nagusia.

Batez ere egunaren hasieran zeruak hodeitsu jarraituko du, batez ere egunaren hasieran noizean euria egiteko aukerekin. Eolo bere horretan mantenduko da, hegoaldeko osagaian temati. Tenperaturei dagokienez, minimoek gora egingo dute, eguneko alde termikoa 3 eta 11 gradu artean geratuz.

Asteburu osoa goibel egongo da, hodeitsu edo oso hodeitsu. Euria ere izango dugu. Berez txikia izango da, baina zenbait tokitan euri ertaina egin dezake. Elur kota 1.000 eta 1.200 metro artean egongo da, eta tenperaturak oso antzekoak izango dira bi egunetan, Gasteizen 3 edo 4 eta 8 gradu artean mantenduta.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago