Giro eguzkitsua izango dugu goizean, goi hodei eta ostarte zabalekin. Arratsaldean, berriz, mendebaldetik fronte bat sartuko da, hodeiak eta euria ekarriko dituena. Hego haizea gogotsu ariko da, bolada gogorrekin —Euskalmetek abisu horia eman du, baina soilik Bizkai ingururako—. 4 eta 11 gradu arteko alde termikoa izango dute Gasteizen.
Frontea nahiko azkar pasako den arren, batez ere egunaren hasieran eguna hodeitsu geratuko da, eta noizean behin euria egin dezake. Eolo hego osagaian tematuta mantenduko da, eta tenperaturen aldea apenas mugituko da, 3 eta 11 gradu artekoan.