Bueltan da Latzen, 'Denboraren orbainak' soinean

Ekaitz Anda 2026ko urtarrilaren 14a

Azken itzulera egin zuenetik hamazazpi urte igarota, oholtzan bueltan da Latzen taldea. Kantu klasikoekin batera, gainera, 'Denboraren orbainak' diskoa aurkezten ari dira oñatiarrak, Gasteizko Silverstar estudioan grabatutakoa.

Atarrabian hasi dute aurtengo kontzertu bira, ostean Bilbon, eta larunbatean, hilaren 17an, Gasteizko Jimmy Jazzera gerturatuko dira Aitor Uriarte (ahotsa eta gitarra), Joxemari Azpitarte (baxua), Gorka Lazkano (bateria) eta Yerko Ortiz (gitarra). Dagoeneko saldu dituzte sarrera guztiak. Ondoren, Azpeitia, Madril eta Biarritz etorriko dira, besteak beste.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago