Euskalmeten arabera, zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta batez ere arratsaldean euri pixka bat egin dezake. AEMETen arabera, berriz, ez du euria egingo. Hegoaldetik joko du Eolok, eta gogorrago egingo du goizean, arratsaldean baino. Gasteizen 3 eta 12 gradu arteko alde termikoa izango dute.
Ostegunean giro eguzkitsua bueltatuko da goizean, baina ordu batzuetan baino ez da izango, arratsalderako hodeiek berriro hartuko dutelako ortzia. Orduan bai, bai Euskalmet zein AEMET bat dator euria egingo duela iriztean. Hegoaldeko haizea batez ere arratsaldean zakarra izango da. Gutxi bada ere, tenperaturek behera egingo dute, 1 eta 10 gradu artean geratuz.