Atzokoaren bidetik jarraituko du gaurko eguraldiak. Goizez hodeiak eta ostarteak izango ditugu, baina arratsaldetik aurrera zerua hodeitsuago geratuko da, eta euri pixka bat egin lezake. Eolo indarrez ariko da goizean, mendebaldetik, arratsalderako indarra galduko duen arren. Tenperaturak 3 eta 13 gradu artean ibiliko dira.
Bihar zeru hodeitsuek segida izango dute, eta arratsaldean euria egiteko aukera egongo da. Goizean haizeak bere horretan tematuta jarraituko du hegoaldetik, arratsaldean tarteka mendebaldetik ufa egingo badu ere. Tenperaturak berdinetan egongo dira hiriburuan, 3 eta 12 gradu artean.