Lanbro eta lainoekin hasiko da astea; ondoren, zerua tarteka hodeitsu geratuko da, erdi eta goi mailako hodeiekin. Zenbaitetan, haizea zakar arituko da, bolada oso gogorrekin, hegoaldeko osagai nagusian finkatuta. Termometroari begira, batez ere minimoetan igarriko da aldaketa, dezente igoko direlako: Gasteizen, 4 eta 11 gradu arteko aldea eudukiko dute.
Astearteak oso antzeko giroa ekarriko du: zeru hodeitsuak, erdi eta goi mailako hodeiez zipriztinduta. Arratsaldearekin batera euri txikia egin dezake. Haizea bezperan baino mantsoago ariko da, hegoaldetik, baina bolada gorren bat izan dezake. Alde termikoa pittin bat zabalduko da, 2 eta 13 gradu arteko bidea eginez.