⛅ EGURALDIA

Bueltan da elurra, baina kota garaietan

Juanma Gallego 2026ko urtarrilaren 9a

Argazkia: JOSE LUIS MADINA / 𝕏 @madinajl

Arratsaldean 700-800 metro inguruan bota dezake elurra. Iganderako menia izango bide dugu.

Zeru oso hodeitsuekin bukatuko da urte berriko lehen lan astea, bai eta elurrarekin ere. Arratsalderako 700-800 metro inguruan kokatu daiteke elur kota. Abisu horia ezarrita dago, bai elurragatik zein haizeagatik ere. Izan ere, mendebalde osagaiko haizea zakar aritu daiteke, 100 km/h-ra arteko abiadurekin. Gasteizen 3 eta 9 gradu arteko alde termikoa egongo da.

Larunbata bereziki hotza izango da, 1 eta 4 gradu arteko tenperaturekin. Hodeiak nagusi izango dira, eta elurragatiko abisu horia eman dute, gauean kota 700-800 metro horietan mantenduko baita. Egunak aurrera egin ahala, ordea, 1000-1200 metrora igoko da. Igandean ere zeru hodeitsuak izango ditugu, baina tenperaturek arnas pixka bat emango dute, 0 eta 12 gradu artekoan kulunkatuz.

Errepideen egoera

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago