Zeru oso hodeitsuak ekarriko ditu ostegunak, eta lehen partean euria egingo du, baina arratsalderako hodeitza gutxituko bide da. Abisu horiarekin jarraituko dugu, goizeko hamarrak arte, muturreko tenperatura baxuengatik eta izotzagatik. Haizea ere nahiko zakar ibiliko da, hego-mendebaldetik. Tenperaturen tartea Gasteizen 1 eta 10 gradu artekoan mantenduko da.
Bihar hodeiek jarraituko dute, eta prezipitazioak izango ditugu. Elur kota berriro jaitsiko da, 800-1.000 metroren bueltan kokatuko delarik. Haizea oso gogor ibiliko da, mendebaldetik. Tenperaturen tartea 2 eta 9 gradu artean ibiliko da.
Errepideen egoera