Euskal mitologiak piztuko du Gabon gaua Gasteizen. Bost Urki elkartearen ekimenez, ohitura den moduan, tradizioa eta irudimena uztartuz, Gau Mitologikoa egingo dute Arriaga parkean. San Juan ermitatik abiatuko da Olentzero eta Mari Domingiren kalejira, 17:00etan, eta galtzagorriak, basajaunak, sorginak, momotxorroak, erraldoiak eta lamiak topatuko dituzte ibilbide liluragarrian, Marirekin elkartu aurretik.
Anbotoko damari jaiak ospatu eta opariak banatzeko baimena eskatu diote Olentzerok eta Mari Domingik, musika eta dantzak lagunduta, eta txokolate beroarekin amaituko dute jaialdia. "Herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu mozorro mitologikoa jantzita parte hartzera, arratsalde ahaztezin batean murgiltzeko aukera", animatu ditu herritarrak Bost Urkiko kide Eneko Etxegaraik.