⛅ EGURALDIA

Aterkia eta jertsea eskura

Juanma Gallego 2025eko abenduaren 19a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Giro nahasiarekin segituko dugu datozen orduetan. Asteburuan hotza nabarmena izango da, batez ere igandean. 

Astea amaitzeko, ostiralak zeru estaliak oparituko dizkigu, eta, batez ere arratsalde partean, euri txiki edo ertaina ere bota dezakeela ohartarazi dute honetaz dakitenek. Haizea ahul-bizi ibiliko da, hego mendebaldetik, zenbaitetan gogoz. Egun hotza izango da, eguneko alde termikoa 6 eta 9 gradu artean baino ez baita mugituko.

Asteburuari dagokionez, larunbat goizean hodeitzak pilatuta jarraituko du, arratsaldean zertxobait arinduko bada ere. Eguna bukatzearekin batera, berriro ere metatuko dira zeruko kotoi grisak. Igandean ere zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake. Igandea bereziki hotza izango da; alde termikoari erreparatuta, hurrrenez hurren, larunbat eta igandean, 4 / 11 eta 1 / 9 gradu arteko aldeak iragarri dituzte.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago