Haragitzen diren jaiotzak

Juanma Gallego 2025eko abenduaren 19a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Sarria, Biloda, Zurbao, Samaniego… eta, aurten, aurrenekoz, Gasteizen ere.  

Ohiko jaiotza estatikoetatik harago diren proposamenak badaude gurean. Sarria, Biloda, Zurbao eta Samaniego jaiotza bizidunak mantentzen dituzten herriak dira. Zenbait kasutan, mende erdiz egin behar da denboran atzera tradizio honen hasierak aurkitzeko, aro garaikideari dagokienez bederen.

Billodaren kasuan abenduaren 20ra aurreratzen dute antzezpena, eta Zurbaon are goiztiarragoak dira, astebete aurreratuz: hilaren 13an egin dute aurten. Horrez gain, herri honetan ekintza osagarriak prestatu dituzte. Gasteizen ere egingo dute aurten, 19 eta 20an, Santa Maria plazan. Datekin zurrunagoak dira Samaniegon (hilaren 24an egiten dute) eta Sarrian (Gabon Egunean).

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago