⛅ EGURALDIA

Giro griskara ez da desagertuko

Juanma Gallego 2025eko abenduaren 18a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Orduek aurrera egin ahala, hodeiak gero eta ugariagoak izango dira, eta joera bihar mantenduko da.

Zerua partez hodeitua ekarriko digu ostegunak, erdi eta goi mailako hodeiekin. Lehen orduetan laino eta lanbroak azalduko dira. Arratsalderako hodeitza are gehiago trinkotuko da. Eolo hegoaldetik ariko da, ahul-bizi, eta bolada gogorrak izan ditzake –kostaldean abisu horia daukate egun hauetan–. Egunaren alde termikoa dezente handituko da, 6 eta 14 gradu arteko tartea zabal batean.

Giro hodeitsuak segida izango du ostiralean, eta prezipitazio txikia egon dezake ere. Eolo berdinetan arituko da, hegoaldean finkatuta, ahul-bizi, eta bolada gogorrekin. Hodeitzarekin batera, tenperatura maximoetan izango dugun beherakada nabarmena izango da, 6 graduan hasi eta 9 gradura baino ez baita igoko galinstanoa.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago