⛅ EGURALDIA

Euri txikia aukeran

Juanma Gallego 2025eko abenduaren 17a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Arratsaldea garbiagoa izango bada ere, goizean bederen hodeiak mantenduko dira, euria egiteko aukera izanda.

Goiz hodeitsua izango dugu, euria egiteko aukerekin. Ez da espero, ordea, euri asko izango denik. Arratsaldetik aurrera garbitzera egingo du, gainera. Eolo iparretik ariko da egunaren lehen partean, eta hegoaldetik bigarrenean. Tenperaturei dagokienez, 4 eta 14 gradu artekoak izango dira Gasteizen.

Laino eta lanbroekin hasiko da osteguna, eta zerua hodeituta egongo da, erdi eta goi mailako hodeiekin. Arratsaldean hodei horiek ugarituko dira. Haizea hego osagaian finkatuta egongo da, eta bolada gogorrak izango ditu. Tenperaturen tarteari dagokionez, 4 eta 14 gradu artean ibiliko dira.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago