⛅ EGURALDIA

Ia-ia estalita mantenduko da

Juanma Gallego 2025eko abenduaren 16a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Hodeiez beteriko eguna izango dugu, euria egiteko aukerarekin. Bihar arratsaldera arte ez du garbituko. 

Astearteak zeru oso hodeitsuak ekarriko dizkigu. Gainera, noizean behin euria egin dezake. Hego haizea izango dugu egunaren hasieran, baina eguerditik aurrera ipar osagaian finkatuko da. Oro har, giro hotza mantenduko da, ia-ia tenperatura aldaketarik gabe: 7 graduko minimoa egongo da Gasteizen, eta gehienez 11 gradura igoko da.

Tankera berdinean esnatuko da asteazkena, zeru oso hodeitsuekin eta euri txikia egiteko aukerekin. Orduak pasa ahala, ordea, atertzera egingo du, ostarteak irekiz. Eolok bezperaren kontrako hurrenkera hartuko du bere aldaketan: iparretik egingo du goizean, eta hegoaldetik arratsaldean. Alde termikoa zertxobait zabalduko da, 4 eta 12 gradu artekoarekin.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago