Lanbro eta lainoekin hasiko da eguna, eta hegoaldeko zenbait lekutan, gainera, horiek iraunkorrak izan daitezke, egun osoan mantenduz. Gainerako lekuetan, zerua tarteka hodeitsu geratuko da goizean, baina egunaren amaierarako hodeitza handituko da. Hego haizea izango dugu gehienetan, eta eguneko alde termikoa 7 eta 13 gradu artekoa izango da.
Bezperaren amaieran izandako aldaketa asteartera luzatuko da. Are, euria egiteko probabilitatea handia da. Hego haizea mantenduko da goizean, baina ondoren ipar osagaian finkatuko da. Tenperaturetan ez da aldaketa askorik egongo, hiriburuan 7 eta 11 gradu arteko aldea izango baitute.