⛅ EGURALDIA

Negu giroko asteburu eguzkitsua

Juanma Gallego 2025eko abenduaren 12a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaurkoz hodeiak izango ditugu, baina asteburu eguzkitsu eta hotz iragarri dute.

Mendebaldean fronte bat kokatuko da, eta hodei ugari ekarriko ditu. Halere, erdi eta goi mailako hodeiak izango dira. Ez dute baztertzen, ordea, tantaren bat botatzea. Behe laino eta hodeiak izango dira egunaren hasieran, eta Ebro ibarrean baliteke egun osoan mantentzea. Eolo hegotik arituko da gehienetan, eta tenperaturak 5 eta 12 gradu artean egongo dira hiriburuan.

Asteburuari dagokionez, bi egunetan lanbro eta hodeiekin hasiko gara. Larunbat arratsaldea eguzkitsu geratuko da. Beste horrenbeste gertatuko da igandean. Hori bai, hotza izango dugu Eguzkiak jotzen ez duenean. Izan ere 2 / 13 eta 2 / 11 gradu arteko alde termikoa iragarri dute.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago