Nabarmen igo da gripearen intzidentzia

Juanma Gallego 2025eko abenduaren 11

Araban aurten gripearen kontrako 80.314 txerto jarri dituzte. Argazkia: IREKIA

Osakidetzak ohartarazi du iazkoa baino ia lau aldiz handiagoa dela gaitzaren eragina: 446 kasu 100.000 biztanleko.

Gripearen birusaren intzidentzia nabarmen handitu da aurten, Jaurlaritzak ohartarazi duenez. Datuak argiak dira: Araban 446 kasu atzeman dira 100.000 biztanleko. Bizkaiaren egoera larriagoa da, 506 kasurekin. EAE mailan 439 kasu izan dira 100.000 biztanleko, iaz garai berean intzidentzia 160 kasukoa zenean.

Txertaketa ere hazi da iazkoarekiko, baina ez proportzio berean: %12 igo da EAEn, 570.000 dosirekin. Araban aurten 80.314 txerto jarri dituzte. Bestetik, birusaren gorakadak eragin handia izan du ospitale sarean, sarrerak bost aldiz handiagoak izan baitira. Egun, oheen okupazioa %75ean dago.

Horrela jarraituz gero, aurreikusi Gabonetan ere kasu asko pilatuko dira. Osakidetzak dio txertoa jartzea eta maskara erabiltzea direla, "gaur egungo testuinguruan, gripearen aurkako prebentzio tresna egokienak". Gogora ekarri dute gripearen sintomak izatekotan maskara erabili behar dela, eta behar hori are handiagoa da gaixotasun larria izateko duten pertsonekin egonez gero. Beste ohiko gomendio bat da eskuak maiz garbitzea, bai eta gainazalak garbitzea ere.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago