⛅ EGURALDIA

Grisean jarraitzeko asmoa du

Juanma Gallego 2025eko abenduaren 11

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Bai gaur zein bihar oso antzera ibiliko da eguraldia, hodei eta ostarteekin. Bihar euria egin dezake. 

Goizean hodei dezente izango ditugu, baina egunak aurrera egin ahala ostarteak ere izango ditugu. Eolo hegotik ariko da, baina, goizean ez bada, ez du indar askorik izango. Tenperaturei dagokienez, 5 eta 13 gradu artekoan ibiliko gara.

Ostiralak, berriz, oso agertoki hodeitsua ekarriko digu, euria egiteko aukerekin. Oraingoan ere hegoaldeko osagaian finkatuta egon da haizea, aparteko indarrik gabe. Termometroan ere, eguna bezperarekiko oso antzekoa izango da, 3 eta 12 gradu arteko alde termikoarekin. 

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago