Zeruak estalita jarraituko du, noizean behin euri txikia botatzeko aukerarekin. Gauerako, ordea, atertzera joko duela diote meteorologoek. Goizean hegoaldeko haizea izango dugu, baina ipar osagaian finkatuko da eguerditik aurrera. Gasteizen 7 eta 11 gradu arteko tenperaturak izango dituzte.
Lanbroa eta lainoekin esnatuko da osteguna, eta, ondren, hodeiak eta ostarteak izango ditugu egun osoan. Hegoaldeko haizea nagusi mantenduko da, eta tenperaturek gorakada nabarmena izango dute, 5 eta 14 gradu arteko alde termikoarekin.