⛅ EGURALDIA

Itxura aldatu asmo du

Juanma Gallego 2025eko abenduaren 9a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Aldatzera jo eta zeru hodeitsuak iragarri dituzte, euria egiteko aukerekin.

Laino handiekin esnatu da Ebro aldeko ibarra, eta zeru gardenekin. Euskalmeten iragarpenaren arabera, ordea, goizean hodeiak ugarituko dira, oso hodeitsu geratu arte. Are, arratsaldean euritara jo dezakeela dio meteorologia erakundeak. Eolo hego-mendebaldetik ariko da, bolada gogorrekin —abisu horia eman dute Bizkaian eta kostaldean—; arratsaldean, ordea, indarra galduko duela diote. Tenperaturetan ez da aldaketa askorik espero, 7 eta 15 gradu artean egongo baita alde termikoa Gasteizen.

Bihar ere antzeko agertokia marraztuko zaigu, zerua estalita egongo delako, eta noizean behin euria egingo duelako. Gau partean, ordea, atertzera egingo du. Haizeak hegoaldetik joko du goizean, eta iparraldetik arratsaldean. Tenperaturei dagokienez, berdinetan ibiliko gara, 7 eta 13 gradu artekoan

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago