Lau graduko lurrikara batek astindu du Araba

Anakoz Amenabar 2025eko abenduaren 8a

Hiru bat segunduko dardara sentitu dute herritarrek bart gauerdian. Argazkia: ESPAINIAKO INSTITUTU GEOGRAFIKOA

Dardara 00:10 aldera sentitu da Gasteizen eta lurraldeko zenbait herritan; ez da kalte pertsonalik izan.

Iruña Oka epizentroa izan duen lau graduko lurrikara batek mugiarazi du Araba bart gauerdian. Gasteizen eta zenbait herritan nabaritu da, eta hala jasota utzi du Espainiako Geografia Institutuak (ING), 00:10etan. Ez da kalte pertsonalik edo materialik izan.

Dardararen ostean, mezua heldu da herritarren telefonoetara, nola jokatu behar den gomendioekin. Eusko Jaurlaritzaren larrialdiak koordinatzeko zentroak 143 dei jaso ditu gertakariekin lotuta. Segurtasun Sailak 01:15ean jakinarazi duenez, "ez da erreplikarik espero, eta egongo balira, txikiagoak eta herritarrentzat hautemanezinak izango lirateke".

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago