Aurreko egunetan bezala, zerua oso hodeitsu agertuko da egunaren lehen partean, eta euria ere bota dezake, baina arratsalderako hodeitza gutxituko da. Eolo mendebaldean finkatuta mantenduko da, ahul-bizi. Tenperaturak 4 eta 12 gradu arteko aldean egongo dira.
Asteburuari begira, larunbata antzeko aurpegiarekin esnatuko da, erdi eta goi mailako hodeiekin. Igandean, berriz, laino eta lanbroekin hasiko da eguna, eta horiek denboran zehar mantendu daitezke, altxatu arte. Ondoren, zerua hodei gutxirekin egongo bide da, goi mailako hodeietako tarteekin. Tenperaturak dezente igoko dira, eta hori gehienbat minimoetan nabarituko da: larunbat eta igandean, hurrenez hurren, 11 / 17 eta 9 / 15 gradu arteko aldeak izango ditugu.