Zeru oso hodeitsu edo estalitakoekin jarraituko dugu gaur, eta, are, goizean prezipitazio txiki edo ertaina egin dezake. Eolo mendebaldeko osagaia izango du gehienetan, eta bolada oso gogorrak izan ditzake, bereziki gauean. 4 eta 11 gradu arteko alde termikoa izango dugu.
Beste horrenbeste izango dugu ostiral goizean, eta euria ere bota dezake, baina badirudi arratsaldetik aurrera hodeitza gutxituko dela eta atertzera egingo duela. Eolo mendebaldeko osagaian tematuta mantenduko da, baina bezperan baino lasaiago egingo bide du. Alde termikoa zertxobait handituko da goiko langatik: 4 graduan hasi eta 14 gradura iritsiko dira Gasteizen.