⛅ EGURALDIA

Abendu betean

Juanma Gallego 2025eko abenduaren 3a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Egun bereziki hotza izango da gaurkoa, eta izotzari adi egon beharko zaio.

Asteazken hotz eta goibela izango dugu, zeru oso hodeitsuekin eta zaparradak botatzeko aukerarekin. Ez du elurrik egingo, mendietan ez bada, kota 1.200 metro inguruan kokatu baitute. Eolo indar askorekin ariko da —abisu horia dute kostaldean—, iparraldetik ufa eginez. Gasteizen -1 eta 10 gradu arteko alde termikoa espero dute.

Antzeko mihisea marraztuko du ostegunak, zeru oso hodeitsu edo estaliekin. Bereziki lehen orduetan euria bota ahalko du. Mendebaldeko haizeak bolada gogorrak botako ditu, eta elur kotak gora egingo du. 1.300 metroren bueltan kokatuz. Hotza izango bada ere, minimoak ez dira horren ankerrak izango, eguneko alde termikoa 4 eta 12 gradu artean kokatuko baita.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago