Hodei askorekin hasiko dugu asteartea, eta zaparradaren bat ere bota dezake hasieran, baina goizak aurrera egin ahala hodeitzak desegitera joko duelakoan daude meteorologoak. Haizea hego-mendebaldekoa izango da, eta tenperaturak antzera ibiliko dira, 1 eta 10 gradu arteko tartean.
Euskalmeten arabera, asteazkena ere nahiko hodeitsua izango da, eta zaparradaren bat bota dezake, baina AEMETek argiago ikusten du eguna. Ipar haizea ibiliko da, bezperan baino dezente gogorrago egingo duelarik. Elur kota 1.200 metroren bueltan kokatuko da, eta izotzari adi egon beharko zaio: -1 eta 10 gradu arteko tenperaturak izango ditugu.