Lanbroa eta lainoa agertuko dira goizean goiz, baina, ondoren, zerua nahiko garbi geratuko da, egun eguzkitsua oparituz. Arratsaldean, baina, erdi mailako hodeiak pilatuko dira. Eolok hegotik egingo du, eta arratsaldetik aurrera biziago ariko da. Eguzkia izan arren, eguna nahiko hotza izango da, 0 eta 11 gradu artean kulunkatuz.
Astearteak kontrako norabidean egingo du: hasieran hodeiak izango ditugu, eta, are, zaparradaren bat bota lezake. Gero ostarte zabalak irekiko dira. Hego-mendebaldetik ariko da haizea, eta tenperaturetan antzera ibiliko gara, 2 eta 10 gradu arteko aldearekin.