Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (ALHAO) eskuragarri daude jada joan den azaroaren 23an kontzejuetarako egindako hauteskundeen emaitza ofizialak. Hauteskundeak egin dituzten 333 kontzejuetatik 55ek bakarrik izan dituzte ofizialki aurkeztutako hautagaiak.
Guztira, 30.541 lagunek zuten botoa emateko eskubidea eta 10.638k bozkatu dute. Parte hartzeak apur bat behera egin du aurreko deialdiarekin alderatuta: 2021ean, %37,69 // 2025ean, % 34,83.
Hauteskunde horiek 1984tik lau urtean behin egiten dira, eta Administrazio Batzarrak berritzeko aukera ematen dute, Arabako herrietako eguneroko jarduna kudeatzeko funtsezko organoak baitira: landa-bideak, mendiak, iturriak, baso-ondarea eta beste ondasun publiko batzuk.
Emaitza osoak, kontzejuka zehaztuta, ALHAOn daude eskuragarri, eta Arabako Foru Aldundiaren webgune ofizialean kontsulta daitezke.