Gaur azalduko diren lanbro eta lainoak iraunkorrak izan daitezke. Gainerakoan, hodeiak eta ostarteak izango ditugu, eta ez dirudi euria botatzeko aukera egongo denik. Haizea egun osoan mendebaldeko osagaian finkatuta egongo da, eta tenperaturak zertxobait altxatuko dira, 4 eta 12 gradu arteko aldean geratuz.
Asteburuari begira, larunbatean hodeiak eta ostarteak izango ditugu goizean, eta arratsaldean euria bota lezake. Igande goizean ere zaparradak bota ditzake eta estalita egongo da, ondoren atertzera joko badu ere. Oro har, giro hotza mantenduko da, hurrenez hurren 2 / 13 eta 3 / 9 gradu arteko alde termikoarekin Gasteizen. -