Atzokoaren bueltan joango da gaurko eguna, zeruan hodei andana izango ditugula. Ez du ematen, alabaina, ura botako duenik. Haizeak mendebaldetik joko du, aparteko indarrik gabe. Hotza mantenduko da gauez eta goizean goiz, eguneko alde termikoa Gasteizen 2 eta 13 gradu artean ibiliko baita.
Goizean lanbroa eta lainoa agertuko direla espero dute meteorologoek. Gainerakoan, bezpera baino zertxobait argitsuago egongo da eguna, hodei eta ostarteekin. Eolo mendebaldetik edo hego-mendebaldetik joko du. Termometroari dagokionez, ia-ia ez da aldaketarik igarriko atzoko baloreekiko 3 eta 13 gradu artekoan kokatuz. -