azaroak 25

Indarkeria matxistaren kontra kaleak hartu dituzte

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2025eko azaroaren 26a

Milaka lagun bildu dira indarkeria matxistaren kontrako egunean herrialdean deitu dituzten elkarretaratze desberdinetan. Manifestazio jendetsuenak hiriburuan egin dituzte. Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitutakoan "itun matxista" salatu dute eta gizonen arteko "konplizitate isila". Itaia erakundearen manifestazioan, berriz, indarkeria matxistaren aurkako borroka lehen lerroan jarri eta horrekin amaituko duen antolakuntza politikoa aldarrikatu dute.

EHUk etenaldi instituzionala egin du goizean. Irakurri duten komunikatuan azpimarratu dute emakumeen kontrako indarkeria, indarkeria matxista, giza eskubideen urraketa larria dela. "Aurten Hego Euskal Herrian sei emakume erail ditu gizonek eragindako indarkeria matxistak. Gainera, gora egin dute indarkeria matxistagatik aurkeztutako salaketek. Iaz 8.447 salaketa aurkeztu ziren, 2021ean baino 1.462 gehiago, Indarkeria Matxistaren Aurkako Behatokiak emandako datuen arabera".

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak ere deitu dituzte elkarretaratzeak eguerdian.

Arabako beste zenbait herrietan ere egin dituzte manifestazioak: Maeztun, Agurainen, Legution, Iruña Okan edo Araian, kasu.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago