⛅ EGURALDIA

Zenbait orduz, argiago

Juanma Gallego 2025eko azaroaren 26a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Arratsaldean atertzera egingo badu ere, zeru hodeitsuak izango dira nagusi.

Goiza atzoko egunaren antzekoa izango da, zeru oso hodeitsu eta euriarekin, baina arratsalderako ostarte zabalak irekiko dira, atertzeraino. Eolo ipar osagaian finkatuta ibiliko da, eta bolada gogorrak botako ditu. Hori bai, hotza mantenduko da, hiriburuan bederen alde termikoa 1 eta 8 gradu artean ibiliko baita.

Asteazken arratsaldeko menia ez da luzaroan mantenduko, ostegunean ere hodeiak eta euria iragarri dituztelako honetaz dakitenek. Ez omen da euri asko izango, ordea. Oraingoan haizea mendebaldetik ariko da, aparteko indarrik gabe. Goizean goiz eta gauean hotza mantenduko bada ere, egunean zehar tenperaturak zertxobait igoko dira, 1 eta 11 gradu arteko tenperaturekin.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago