Hasi da Hertzainak taldea eta Elkarren arteko epaiketa

Jon Hidalgo 2025eko azaroaren 25a

Garik ez beste hiru kideek salatu dute Elkar. Argazkia: Hertzainak.

Eskubide digitalen kudeaketagatik salatu dute diskoetxea. Azken 30 urteetako irabaziak eskatu dizkiote Elkarri.

Hertzainak taldeko hiru kidek, Josu Zabala, Luis Javier Saiz Txanpi eta Enrique Saenz Kikek, Elkar diskoetxea salatu dute Donostiako epaitegietan, azken 30 urteetan taldearen eskubide digitalak kontraturik gabe kudeatu izana leporatuta. Gari taldeko abeslariak ez du salaketarekin bat egin.

Musikariek diote diskoetxeak ez dituela behar bezala banatu haien abestiekin lortutako irabaziak. Diru kopuru "handia" eskatzen omen dute taldekideek, baina epaileak zehaztu beharko du zenbatekoa. Ahozko saioa goizeko hamarretan hasi da Donostian, eta aldeek beren arrazoiak azaldu dituzte epailearen aurrean. 

Hertzainak 1980ko hamarkadan sortu zen, euskarazko rockaren ikur bihurtuz. Elkarren zigilupean disko bakarra kaleratu zuten, Salda badago (1988), eta 1993an eten zuten jarduna. Duela bizpahiru urte, ordea, itzulera bira arrakastatsuarekin berriro igo ziren oholtzara.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago