⛅ EGURALDIA

Ez fidatu termometroaz

Juanma Gallego 2025eko azaroaren 25a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Hotza, hodeiak eta euria gaur, bizitzaren ur putzuen gainetik salto egin eta arima alaitzeko. 

Bere horretan jarraituko du asteak, setatsu: zerua oso hodeitsu egongo da, eta, hodeiez gain, euria ere bota dezake noizean behin. Ipar-mendebaldeko haizea ariko da, eta bolada gogorrak izango ditu. Hotza nabaria izango da: 3 eta 9 gradu arteko aldea iragarri dute Gasteiz ingururako, baina, AEMETen arabera, sentsazio termikoa dezente baxuagoa izango da, -1 eta 6 gradu artean kokatuz.

Asteazkena ere antzera esnatuko da, zerua oso hodeitsuarekin, bai eta euriarekin ere. Orduak pasa ahala, ordea, atertzera egingo du, ostarte zabalekin. Eolok ez du aldatzeko asmorik agertuko, ipar osagaian tematuta, eta bolada gogorekin. 2 eta 8 gradu artean baino ez da mugituko galinstanoa.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago