⛅ EGURALDIA

Elurra pasata, hotza geratuko da

Juanma Gallego 2025eko azaroaren 24a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Zerua nahiko hodeitsu mantenduko da, euria egiteko aukerekin.

Elurrak kota goienetara bueltatu den arren, hotza ez da joango, eguneko alde termikoa 5 eta 13 gradu artekoa izango baita Gasteizen, eta tenperaturak are gehiago jaitsiko direlako bihar. Gainerakoan, gaur zerua hodeitsu edo estalita mantenduko da, eta prezipitazio txiki-ertaina egingo du, batez ere eguerditik aurrera. Eolok bolada gogorrak izango digy, mendebaldetik ufa eginez.

Beste horrenbeste ekarriko du astearteak, zerua oso hodeitsu egongo baita. Oraingoan ere euria egin dezake, baina ez bezperan bezainbestekoa. Haizeak berdin jarraituko du, ahul-bizi eta bolada gogorrekin, baina ipar partetik jardunez. 3 eta 9 gradu arteko alde termikoa izango dugu.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago