Euskalmetek abisu horia eman du: gauerako elur kota 500 metrora iritsi daiteke, eta 600 metrora 1 eta 8 arteko zentimetro elur pilatu daitezke. Gainerakoan, zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da, eta Kantauri isurialderako trumoi ekaitza edo txingorra ere aurreikusi dute. Ipar-mendebaldeko haizeak gogotik joko du. AEMETen arabera, alde termikoa 1 eta 7 gradu artekoa izango da Gasteizen.
Abisu horia bere horretan mantendu dute ostiralean, zenbait unetan elurra 400 metrora iritsi baitaiteke, eta gehiago pilatu daitekeelakoan daude: 600 metrorako aurreikusitako lodieretan, ordea, ez dituzte atzamarrak harrapatu nahi izan, eta 2-15 zentimetro arteko aurreikuspen zabala iragarri dute. Arratsalderako, kota 700-900 metrora bueltatuko dela kalkulatu dute. AEMETek ere abisua eman du biharko, baina, kasu honetan, laranja motako alerta ezarri dute Kantabria mendilerrotik gorako lurralderako, Arabako Errioxa kanpo geratuz. Tenperaturen tartea -1 eta 5 gradu artekoa izango da.