⛅ EGURALDIA

Bezperan gaudelako sentsazioa

Juanma Gallego 2025eko azaroaren 19a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Tenperaturek beheranzko joeran segituko dute, bihar etor daitekeen elurraren zain.

Zeru hodeitsuekin jarraituko dugu gaur, egunaren bigarren partean estalita geratu arte. Une horretan prezipitazio txiki edo ertaina egin dezake. Haizea mendebaldetik ariko da, ahul-bizi, arratsaldean ipar osagaian finkatu eta indartsuago joz. Tenperaturen beherakada are indartsuagoa izango da, eguneko alde termikoa 1 eta 11 gradu artean kokatuz.

Abisu horia ezarrita dago biharko, tenperatura baxuengatik, eta elurra botatzeko arriskuagatik. Elur kota 800-1000 metroren bueltan egongo da hasieran, baina arratsalderako 500-700 metro artean egon daiteke. Zeru hodeitsuak izango ditugu, eta zaparrada txiki-ertainak bota ditzake. Eolok ipar partetik egingo du, ahul-bizi, bolada gogorrekin. Termometroa -2 eta 4 gradu artean baino ez da mugituko Gasteizen.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago