⛅ EGURALDIA

Aldaketaren hasiera

Juanma Gallego 2025eko azaroaren 17a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur zeru hodeitsuak eta euri pixka bat izan ditzakegu, eta tenperaturak beheranzko joeran sartuko dira.

Elurrarekin bukatu daitekeen aste honi zeru hodeitsuekin emango diogu hasiera, bai eta euri txikiarekin ere, batez ere egunaren erdiko orduetan. Eolo ahul-bizi ariko da goizean, iparraldetik, eta arratsaldean are indartsuago ibiliko da, bolada gogorrekin. 6 eta 14 gradu arteko alde termikoa izango dute hiriburuan.

Beste horrenbeste izango dugu bihar, zeru hodeitsu edo oso hodeitsuekin, bereziki egunaren lehen partean. Iparraldeko osagaian ibiliko da haizea, baina gero hego-mendebaldekoan finkatuko da, indar askorik gabe. Tenperaturek beheranzko joeran segituko dute, 3 eta 9 gradu artean.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago