⛅ EGURALDIA

Asteburura luzatuko da

Juanma Gallego 2025eko azaroaren 14a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Haize indartsuek segida izango dute, zeru hodeitsuekin, eta euri pixka bat egiteko aukerekin.

Tarte oso hodeitsuak eskainiko dizkigu ostiralak, eta euri txikia edo zaparradaren bat botatzeko aukera dago. Hegoaldeko haize indartsua bere horretan mantenduko da, eta, horregatik, abisu horia eman dute beste behin. Termometrora begira, atzokoaren bueltan ibiliko gara, 10 eta 20 gradu artean.

Asteburuan antzeko giroa mantenduko da, zeru hodeitsu edo oso hodeitsuekin, eta noizean behin euri txikiak edo zaparradak egiteko aukerarekin. Larunbat arratsaldean izan ezik, bi egunetan haize indartsuak segida izango du, giro desatsegina sortuz. Tenperaturei dagokienez, hurrenez hurren larunbat eta igandean 8 / 17 eta 7 / 16 gradu arteko alde termikoa izango dugu.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago