Hegoaldeko haize indartsua mantenduko da gaur, eta, horregatik, baso sute arriskuagatiko zein haizeagatiko abisu horiak indarrean jarraitzen du: batez ere Araba erdialdean haize boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete. Horrez gain, zerua tarteka hodeitsu egongo da, erdi eta goi mailako hodeiekin. Gasteizen tenperaturak 12 eta 19 gradu artean ibiliko dira.
Momentuz abisurik emanda ez badago ere, bihar ere hegoaldeko haizea indartsu ibiliko da, bolada gogorrekin. Tarte oso hodeitsuak izango ditugu, eta noizbehinka euria egin ahalko du, batez ere goizean. Tenperaturak 10 eta 20 gradu artean mugituko dira.