⛅ EGURALDIA

Antzeko bilakaera datozen orduetan

Juanma Gallego 2025eko azaroaren 11

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur zein bihar ez da egongo aparteko ezustekorik, antzeko giroan mantenduz: haize indartsua eta zeru partez hodeituak.

Atzo baino dezente garbiagoa etorriko da asteartea: zerua hodei gutxirekin mantenduko da, erdi eta goi mailako zenbait hodeirekin. Eolok gogotik egingo du ufa hegoaldetik, eta bereziki egunaren amaieran bolada gogorrak izango ditu. Tenperaturen tartea 6 eta 18 gradu artean mantenduko da.

Oso antzeko agertokia marraztuko zaigu bihar, zerua hodei gutxirekin edo partez hodeitsu egongo baita. Eolok ere ez du berrikuntzarako aukera larregirik adierazkiko, hegoaldeko osagaian geratuko baita, ufada indartsuekin. Tenperaturetan ere ez da aparteko aldaketarik egongo, Gasteizen 7 graduan hasi eta 19 graduraino igoko direlako.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago