Asteburu honetan itxi da zerrenda. 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartuko duten hemezortzi bertsolarien izenak publiko egin ditu Bertsozale elkarteak, igandean Gasteizen egindako saioan hautatu baitziren azkenak.
Izaskun Arrue Kulturgunean jokatu zen 2026ko txapelketarako azken sailkapen saioa. Oier Suarez gai jartzailearen gidaritzapean aritu ziren sei bertsolari: Ekaitz Samaniego, Felipe Zelaieta, Andere Arriolabengoa, Iñaki Cabeza, Iraide Onaindia eta Markel Yoller. Saio estuan, Ekaitz Samaniegok lortu zuen garaipena, 182 punturekin, eta horrela zuzenean eskuratu txapelketarako txartela.
Aurreko txapelketan finalera heldu zirenak zuzenean sailkatu dira, eta zerrenda osatzeko bost bertso saio antolatu dituzte aurten. Saio bakoitzeko irabazlea ere zuzenean sailkatu da, eta gainerakoak puntuen arabera sartu dira.
2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa urtarrilaren 17an aurkeztuko da, eta martxoaren 28an amaitu, Gasteizen jokatuko den finalarekin. Hauek dira aurten lehia ofizialean arituko diren hemezortzi bertsolariak:
1. Aroa Arrizubieta (2024ko txapelduna)
2. Paula Amilburu (2024ko finalista)
3. Peru Abarrategi (2024ko finalista)
4. Asier Otamandi (2024ko finalista)
5. Iñaki Viñaspre (2024ko finalista)
6. Xabi Igoa (201,5 puntu – 1. sailkapen saioa)
7. Aitor Ugarte (187 puntu – 2. sailkapen saioa)
8. Unai Anda (196 puntu – 3. sailkapen saioa)
9. Eli Zaldua (191 puntu – 4. sailkapen saioa)
10. Ekaitz Samaniego (182 puntu – 5. sailkapen saioa)
11. Sabin Abarrategi (196 puntu)
12. Maddi Agirre (194 puntu)
13. Manu Bendala (186,5 puntu)
14. Martin Abarrategi (185,5 puntu)
15. Rikardo Gonzalez de Durana (185 puntu)
16. Hegoi Amabizka (185 puntu)
17. Felipe Zelaieta (181,5 puntu)
18. Danel Herrarte (176,5 puntu)