Artepan dendetan salgai dago 'Askatasun doinua' ipuina, Palestinaren alde

Jon Hidalgo 2025eko azaroaren 10a

Mitxel Elortza idazlea bere liburuarekin, Artepan denda batean. Argazkia: Mitxel Elortza

Saldutako liburu bakoitzeko hamabi euro bidaliko dira Palestinara. Azaroaren 16a arte egongo da martxan ekimena.

Duela bi aste, Artepan okindegiak eta Kromatiko jatetxeak Crunafah izeneko croissant solidarioa aurkeztu zuten, Gazako haur eta familiei laguntzeko helburuarekin. Ekimen horrek indar berria hartu du, Askatasun doinua ipuin solidarioa batu zaio proiektuari.

Liburua eskuragarri dago Artepan denda guztietan, eta salmenta bakoitzeko 12 euro zuzenean bideratuko dira Global Humanitaria GKEra. Ipuinak Gaza eta Zisjordaniako haurrek bizi duten errealitatea kontatzen du, musikaren bidez beren emozioak eta sufrimendua adieraziz. Helburua da honen bidez haurrek enpatia, kulturartekotasuna eta elkartasuna lantzea.

Mitxel Elortzak idatzi eta Mariñe Jauregik ilustratu duen lan honek musika eta artea askatasunaren adierazpen gisa aldarrikatzen ditu, haurrak beti erdigunean jarriz.

Liburuaz gain, Crunafah gozokia azaroaren 16ra arte egongo da eskuragarri Artepan eta Mamia denda guztietan. Croissant bakoitzeko hiru euro Global Humanitariari emango zaizkio, Gazako familientzako janari saskiak erosteko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago